Eskolaz kanpoko ekintzek aukera eskaintzen diete Telleri-Aldeko  ikasleei ikasgelan jasotzen dituzten ezagutzak zabaltzeko eta ikastetxeko beste edozein ekintzatan lantzen diren jarrera eta balio berak jorratzeko.

Telleri-Alde ikastetxeak kirolaren praktika eta bere balioak sustatu, hezkuntza integrala bultzatu eta ikasleen garapen fisikoa garatu ere egin nahi du.

ABACO (ALOHA Mental Arithmetic)

LEHEN HEZKUNTZA 1. 4. MAILA BITARTEAN. Adin horietako haurrentzat bereziki zuzendua dagoen programa bat da. Modu dibertigarri batean haien garunaren garapenean laguntzen du, eta aldi berean aritmetika mentala ikasten dute abakoaren erabilera eta behaketaren bidez, gaitasun analitikoak eta sortzaileak estimulatuz. Astean zehar ordu bateko saio bat emango da. Gutxienez 8  ikasle beharko dira taldea egiteko.

KITSUNE (Estimulazio goiztiarra 3D)

HAUR HEZKUNTZA 2. ETA 3. MAILARAKO. Aloha ekintzaren aurreko etapa da, hori dela eta, Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago. 3 dimentsio lantzen dira: Manipulazio matematikak, adimen emozionala eta psikomotrizitatea. Astean zehar ordu bateko saio bat emango da. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

DANTZA GARAIKIDEA

HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA – LEHEN HEZKUNZA 6. MAILA BITARTEAN. Ekintza honen bidez ikaslea dantza urbano eta garaikideetako oinarriak landuko ditu, gurputz-adierazpena eta dantza teknikak erabiliz. Astean zehar 45 minututako saio bat emango da Haur Hezkuntzako ikasleentzat eta ordu bateko saio bat Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

MEKANOGRAFIA (KLUPPY)

LEHEN HEZKUNTZA 4., 5. ETA 6. MAILARAKO. Mekanografia gamifikatua lantzen da. Mekanografia jolasaren bitartez ikasteko modu berri bat, ikasle bakoitzaren maila eta erritmora moldatzen dena. Astean zehar ordu bateko saio bat emango da. Informazio gehiagorako klikatu HEMEN.  Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea agiteko.

XAKEA

LEHEN HEZKUNTZARA ZUZENDUTA. Ekintza honen bitartez erabakiak hartzen ohituko dira eta baita beraien emozioak kontrolatzen ere; Irabazteaz gain, galtzen ere ikasiko dute, eta baita erantzukizun indibiduala onartzen. Ondo pasatzeaz gain, pentsamendua eta arrazonamendu logikoa estimulatzen du, erantzun egokiak bilatzeko. Astean zehar ordu bateko saio bat emango da. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

INGELESA

HAUR HEZKUNTZA 2. MAILA LEHEN HEZKUNTZA 6. MAILA BITARTEAN. Ingeleseko saioak Errenteriako Imagine English School” akademiaren esku izango dira. Lehen hezkuntzako 2. maila arte, astean ordu betez lantzeko aukera izango dute eta Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, aldiz, 2 orduz. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

ROBOTIKA ETA BIDEOJOKOEN SORKUNTZA (DOPLAY)

LEHEN HEZKUNTZA 3. – 6. MAILA BITARTEAN. Robotikak eta Bideojokoen sormenak STEAM kontzeptua bultzatu nahi du. (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika). Lan eremu gidatua jarraituz, teknologien bidez ikaslearen sormena lantzea da helburua. Informazio gehiago HEMEN. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

MUSIKART “MUSIKA TAILLERA” (LANDARBASO ABESBATZA)

HAUR HEZKUNTZA 2. ETA 3. MAILARAKO. Programa honen helburua musikarekin eta musikaz ikasi, ulertu eta gozatzea da. Musika da une oro ikaslearen garapenarako erabiltzen den elementua. Astean zehar 45 minutuko saio bat emango da. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

MUSIKART “KONTARI” (LANDARBASO ABESBATZA)

LEHEN HEZKUNTZA 1. ETA 2. MAILARAKO. Kantuaren bidez gorputz-adierazpena, antzerkia eta dantza lantzen dituen ekintza da. Taldean lan eginez, musika erabiltzen da elementu bezala errespetuz, enpatiarekin eta jarrera zuzenekin. Astean zehar ordu bateko saio bat emango da. Gutxienez 8 ikasle beharko dira taldea egiteko.

ESKOLA KIROLA

Eskola Kirolean kirol hastapena lantzen da. Kirol espezializazio goiztiarra ekidin eta haurrarren heziketa orokorra bilatzen saiatuz, gure helburua Eskola Kirola amaitutakoan gustukoen duen eta hoberen dagokion kirol jarduera aukeratzeko eta praktikatzen jarraitzeko gai izatea da. Etapa honetan, joko eta kirolen aniztasuna lantzen dira.

Astean bi entrenamendu izango lirateke ordu eta laurden inguruko iraupenarekin eta larunbata goizak inguruko ikastetxeetan kirola (saskibaloia, eskubaloia, futbola, igeriketa, pelota, atletismoa eta beste zenbait ekintza berezi) egiteko erabiliko ditugu.

Prezioak.

Cada actividad extraescolar tiene una cuota mensual y un precio de matrícula que incluye el material que puedan necesitar en la misma.

Oharra.

Eskolaz kanpoko ekintzen ordainketak ikastetxearen hileko erreziboetan gehituko dira urria-maiatza bitartean, urrian, lehen hilabetea denez, matrikulak ere gehituko dira

Egutegiak/Ordutegiak

Eskolaz kanpoko ekintzak eguerdietan izango dira. Urriaren 1an hasiko dira eta maiatzaren 31an amaituko dira, bitartean ikasturtearen egutegia jarraituz. Maila bakoitzeko ikasleek asteko egun desberdinetan dituzten aukerak hurrengo taulan dituzue.

Oharra.

Ekintza bakoitzaren eguna, ateratzen diren taldeen arabera aldatu daiteke. Behin-betiko egunak eta ordutegiak izen-emate epea amaitzerakoan ziurtatuko dira

Izen ematea

Eskolaz kanpoko ekintzetan izen emateko, hurrengo loturan duzuen galdetegia bete behar da. Izena emateko azken eguna EKAINAREN 15A, ASTEAZKENA, IZANGO DA.

GALDETEGIA:

https://forms.gle/Rku6kmNx2XwXUK6U8