Hedatze proiektua Sagrado Corazón Telleri – Alde ikastetxean.
Sagrado Corazón Telleri – Alde ikastetxea uztailaren 7an onartu zen ofizialki Hedatze Plana ezartzeko itunpeko zentro gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko…
Metodologia aktiboen aldeko apustua egiten dugu, ikaslea bere ikaskuntzaren protago-nista izanik. Badakigu haur bakoitzak ikasteko modu berezia duela, eta ezagutzarekiko berezko jakinmina aurkitzen eta indartzen laguntzen diogu.
Itxaropen handia du Telleri-Alde ikastetxeak ikasleen etorkizunean, beti ere norberaren indibidualtasuna eta ezaugarriak errespetatuz. Profesionaltasunez eta exijentziaz ira-kasten dugu formazio akademiko zein giza eta kristau formazio sendoa eskainiz.
Euskara da komunikazio-hizkuntza nagusia gure Hizkuntza Proiektuan. Garrantzi berezia eskaintzen diogu, era berean, ingelesaren ikaskuntzari. Behar adina denbora eta metodologiarik egokienak erabiltzen ditugu gure ikasleek ziurtagiririk onenak lor ditzaten.
Gure hezkuntza-jarduera ez da ezagutzen transmisio hutsa, ezagutzen duena baino askoz gehiago baita pertsona. Sentimenduak (hezkuntza emozionala) eta sinesmena (hezkuntza espirituala eta balioena) ere hezten ditugu.
Sagrado Corazón Telleri – Alde ikastetxea uztailaren 7an onartu zen ofizialki Hedatze Plana ezartzeko itunpeko zentro gisa. Euskal Autonomia Erkidegoko…
Udan zehar egindako lan erritmo biziaren ondoren, 2022ko irailaren 12an, EDko 2, 3 eta 4 urtekoa. Haur Hezkuntza bere ikasgeletan…
2022ko azaroaren 21ean, astelehenean, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren biharamunean, ekitaldi publiko bat egin zen gure Zentroan, eta UNICEFen aitorpena eman…
1904an sortu zen Sagrado Corazón / Telleri-Alde ikastetxea. Jesusen Bihotzaren Anaiek (Corazonistek) zuzentzen dute ikastetxea. Gaur egun, Haur Hezkuntzako 2 urteko gelatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino zabaltzen du bere hezkuntza-eskaintza.
Hezkuntza-elkarteko kide guztien arteko konfiantzan eta ikaskuntza-prozesu guz-tien bikaintasunean oinarritzen da gure hezkuntza-estiloa.
Konfiantza da gure hezkuntzaren ingurune naturala, zeinetan haurrak eta gazteak, beren etorkizunaren eraikitzaile izateko, seguru sentitzen diren. Bikaintasunak gaitasun guztiak garatzeko aukera ematen die gazteei, bakoitzaren talentuekiko eta lehentasunekiko errespetutik abiatuta.
Ikasleari bere burua erabat garatzen lagunduko dion formazio integrala eskuratzeko unea da.
Urte hauetan ezartzen dira geroko ikasketen, hazkundearen eta garapen pertsonalaren oinarriak.
Aukeraz betetako munduan sartzeko prest.