Nor garen

Telleri-Aldeko Sagrado Corazón ikastetxea 1904an iritsi zen Errenteriara. Jesusen Bihotzaren Anaiek (Corazonistas) zuzendutako ikastetxea da. Gaur egun, Haur Hezkuntzako etapak ematen ditu (2 urtetik hasita), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino.

Gure hezkuntza-estiloa hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko konfiantzan eta ikaskuntza-prozesu guztien bikaintasunean oinarritzen da.

Konfiantza da gure hezkuntzaren ingurune naturala, eta zerikusia du haurrak eta gazteak beren etorkizunaren eraikitzaile izateko seguru sentitzen diren espazio horrekin. Bikaintasunak gaitasun guztiak garatzeko aukera ematen die gazteei, bakoitzaren talentuekiko eta lehentasunekiko errespetutik abiatuta.

Konfiantza Proiektua

Funtsezko bost alderditan dago oinarrituta Konfiantza Proiektua.

Hezkuntza pertsonalizatua

Hezkuntza pertsonalizatua Metodologia aktiboen aldeko apustua egiten dugu, ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izanik. Badakigu haur bakoitzak ikasteko modu berezia duela, eta ezagutzarekiko berezko jakinmina aurkitzen eta indartzen laguntzen diogu.

Balioetan oinarritutako ikaskuntza

Beste balio batzuk lantzen baditugu ere, balio instituzionalak jorratzen ditugu batik bat: konfiantza, errukia, ahalegina, umiltasuna eta espiritualtasuna.

Tutorearen laguntza

Hezkuntza-etapa bakoitzean, tutoreak eta irakasleek hurbiletik jarraitzen dute ikaslearen garapena. Bigarren Hezkuntzan, banakako elkarrizketak egiten ditugu ikaslearen helburu pertsonalak eta akademikoak finkatzeko.

Irakurketa, idazketa eta matematika arloko irakaskuntza.

Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzaraino, plangintza bereziaz gain, errefortzuak ere ezartzen ditugu ikasgai horiek modu berezian jorra daitezen, beste ikasgai askoren oinarri izan baitaitezke.

Kirolak eta aisialdia

Talde bateko kide izatea, eskola-ordutegitik kanpo bizipenak partekatzea, hainbat ikastet-xetako ikaskiderekin batera Santiago bidea egitea, boluntariotzalan batean parte hartzea, etab. oso esperientzia baliotsuak dira eta ikasle guztien eskura jartzen saiatzen gara.

Izaera Corazonista

Guztiontzako ikastetxea.

Kristau heziketa eskaintzen duen Elizaren erakundea da gure ikastetxea, erlijio guztiei irekia badago ere. Aita Andres Coindrek modu karismatiko eta profetikoan hasitako Jesusen Bihotzaren Anaien misioa garatzen du. Konfiantzaren pedagogian eta errukiaren espiritualtasunean oinarritzen da gure hezkuntza.

Familiekin elkarlanean.

Familia da haurraren heziketaren lehenengo erantzulea. Harekin partekatzen ditugu geure identitatea, helburuak, balioak eta eguneroko heziketalana. Etengabeko harremanean eta ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzean gauzatzen da ikastetxea eta familien arteko elkarlana.

Hezkuntza-elkarte sendoa.

Irakasle eta kolaboratzaileekin partekatzen ditugu geure identitatea eta jatorrizko karisma. Partekatua, profetikoa eta iraunkorra da gure misioa, partehartze erantzunkide eta eskuzabalari esker. Hezkuntza-elkarte sendoa osatzen dugu.

Berrikuntza.

Pedagogia eta metodologia berrituak erabiltzen ditugu garaien eta lekuen beharrei erantzuteko. Gizartera eta lan-ingurunera egokitzen dugu gure hezkuntza-lana. Ausartak gara proposamen berriak sustatzerakoan.

Baita ikasgelatik eta eskola-ordutegitik at ere.

Ikasgelatik eta eskola-ordutegitik kanpo zabaltzen dugu gure hezkuntza-lana, jarduera osagarrien eta kirolaren, pastoraltzaren eta gizarte-ekintzaren bidez.